ZER DA GZ2ZIRIK?
.... eeeeh, estooo, ... ez dakigu zer idatzi. Ganorazko zerbait izan behar du. Hitz gutxitan definitzen gaituen zerbait, sinplea eta era berean mamitsua... "cool" eta jatorra, alaia eta zuzena. Buf!

Gauza bat behintzat argi dugu. Gz2zirik zuk nahi duzuna izango da, ez gehiago ez gutxiago.

(Gehiago ulertzeko gako batzuk: bloga-weblog-bitakora / web 2.0 / rss eta feed sindikazioa/ euskal blogak / podcastinga)
ZER EZ DA GZ2ZIRIK?
    mosaikoa Moda - tendentzien argitalpena. Nahi duzunaz idatzi dezakezu; guk ere hala egiten dugu. Modan ez badago, zuri bakarrik interesatzen zaizula uste baduzu edo gauza txiki-ezezagunegia delakoan bazaude, ez dio axola, hobe.
    Lokalen, tabernen eta aretoen propaganda egiteko espazioa. Gz2zirik-en agertzen diren artikuluak interesgarriak iruditzen zaizkigun ekintzen berri emateko idazten dira, geure edo geure irakurleen ekimen eta borondatez. Inoiz ez alderantziz. Kultur informazioa, eztabaida, iritzi trukaketa, kritika, etb. bildu nahi dugu. Artikuluen bidez ideiak, proiektu amateurrak edo sasi-amateurrak eta ekimen berritzaileak promozionatu nahi ditugu; ez dugu negozio edo erakundeen publizitaterik egin nahi.
    Aberastuko gaituen diru iturria. Gz2zirik-eko artikuluak, argazkiak eta bestelako edukiak Creative Comons [ikusi bideo argigarri bat hemen] lizentziapean erregistraturik daude. Kultura elkarbanatu nahi dugu eta eskertu egiten dugu hemen agertzen diren taldeek euren abestiak / bestelako materiala litzentzi horren pean guri utzi izana.
ZERGATIK GZ2ZIRIK?
    Gasteizen sortu, garatu edo aurrera ateratzen diren kultur proposamenen berri emateko. Zure taldeaz hitzegiteko. Ezezagunak diren proiektuak ezagutzera emateko. Kritikatzeko. Hiriko agenda kulturalaz informatzeko. Ideiak trukatzeko. Tabernetatik kanpoko aisi-eskaintza deskubritzeko. Taberna barruko aisi-eskaintza deskubritzeko. Entretenitzeko. ...
NORTZUK GARA GZ2ZIRIK?

IRAKURLEA. ZUK

    Ez zaitugu hementxe, goi goian, jarri zu lausengatzeko.Arrazoia ez da hori. Hor goian jarri zaitugu Gz2zirik bezalako proiektu batek derrigorrez izan behar duelako argi bere baitan irakurleok betetzen duzuen erreferentziazko espazioa. Gz2zirik ez da paperezko argitalpena. Proiektu digitala da, bitakora digitala zehatzak izatearren. Eta “blog” izate hori ezaugarri eta gehigarri batzuk dakartza berarekin, bestelako komunikabideek ez dituzten aukerak eskainiz: informazioaren hartu-eman malguetarako tresna indartsuak dira blogak eta hala da Gz2zirik ere: parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Nola?
    iruzkinak- trackback - idatzi email bat

LAN TALDEA

Hodei A.: Kazetaria, blogaria, kulturzalea, Gz2zirik-eko arduraduna. CVa ikusi (eus)(cas)

E. Az.: kolaboratzailea

ERABILERA LIZENTZIA: CC
Blog hau Creative Commons Attribution-NonCommercial 2.5 lizentziapean erregistraturik dago. Beraz, libre zara bitakora honetako edukiak kopiatzeko, banatzeko eta publikoki komunikatzeko, ondorengo baldintzak betez:
  1. obraren egiletza errekonozitu
  1. Helburu komertzialetarako ezin da erabili

CC edo Creative Commons lizentzia. Zer da? Ikusi bideo argigarri bat (erderaz) hemen.

gz2zirik@euskalnet.net