PARRAL: 10 urte edari eta kultura artean

2005, December 1

Parral Tabernak 10 urte bete ditu, eta tarte horretan bazkari begetariano ugari, musika asko eta hordigarri gehiago eskaini dizkigu gasteiztarroi.
Garagardoa
Denbora horretan baina, beste zerbaitek bihurtu du berezi : astero- astero, ia etenik gabe, bere kultura programazioari leial mantendu zaio eta gutako askori antzerki eta zuzeneko musika egarria asetzeko aukera eman digu. Edaria + kultura. Horixe taberna honen arrakastaren formula.

Eta, nola ez, urtebetetze berezi hau behar bezala ospatzeko 3 egun ekintza interesgarriz bete dituzte. Atzo hasi ziren, kontzertu akustiko batekin, gaur The Solanos eta Sagarroi taldeek joko dute eta bihar, ostirala, ordu berean beste kontzertu bat prestatu dute.

Zorionak Parral!

gz2zirik@euskalnet.net

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here