Agur gasteiztar mitiko bati

2006, May 4

Gaur jakin dugu Juan Borikó Lopeo, Juantxo, iragan apirilaren 29an zendu zela, Badalonan. Potato reggae talde historikoaren sortzaile eta ahots izandakoak omenaldi bat jasoko du datorren igandean Gasteizko Alde Zaharrean.
(more…)

SOINU BIZIAK GASTEIZEN

2005, November 20

OrtophonkBenetan bi talde gomendagarri, batetik Soulbreaker Company eta bestetik Ortophonk, Azkena aretoan bildu zirenak pasa den azaroaren hamaikan, arabako egunkari baten lehenengo urteurrena ospatzeko.

Lehenengo taldea, Soulbreaker, sei kidez osatutako rock talde gaztea dugu;Soulbreakers bateria (Andoni), bi gitarra (Asier eta Danni), baxua (Maki), teklatua (Txiki), eta abeslaria (Jony). Azkenaldi honetan hainbat kontzertu eskaini dituzte eta ez bakarrik Gasteizen, besteak beste Gipuzkoako hiriburua ere bisitatu baitute. Gabonak hurbiltzen ari direla kontutan hartzekoa da talde honen lehenengo lana, urteberrirako argitaratzea espero baita.

Bigarren taldeak ere, Ortophonek, lan berria laster argitaratzeko nahia luzatu zigun, urtarrilerako alegia. Jakina denez diska honetan funky estiloa entzun ahal izango da eta erritmo hauekin Azkenako publikoa mugiarazi zuen: egia esateko ez ginen minutu bat ere azpertu.

Musika zaleok espero dugu egunkari honen urteurren guztietan horren kalitate handiko talde Gasteiztarrak ikusteko aukera ematea eta hemendik bi talde hauetaz gozatzera animatzen zaituztet.


Eneko.A

Berri Txarrak. Kontzertua

2005, October 25

portada btxarrak

Diska berria dute, Jaio Musika Hil. Beraien bostgarrena. Hirukote moduan egin duten lehenengoa. Lekunberrin grabatu eta AEBetan ekoitzi dute. Kontzertuak Amerikan, Europan eta Euskal Herri osoan eman dituzte. Eurek ere onartzen dute ez zutela horrelakorik espero. Zalantza barik momentuko euskal taldea da.

Ostiralean Azkena aretoan.

(Hala Bedi Irratian egin dieten elkarrizketa entzun nahi baduzu, hemen sakatu: ENTZUN

gz2zirik@euskalnet.net

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here