SILVERSPACE-ren LEONARDO TXIKIA

2006, August 29

Ekoiztetxe gasteiztarraksilverspace animazio lan berria aurkeztu du. Alkimista ero baten eta Leonardo Da Vinci gazte baten arteko istorioa kontatzen da bertan, eta dagoeneko Pixar berberaren laudorioak jaso ditu.

Albistea hedabideetan:

D.Noticias de Alava /

MAIATZA BEROA IRAGARRI DUTE GASTEIZEN

2006, May 1

Eguzkiak ez dakigu zer esango duen baina kultur eskaintza aldetik behintzat maiatza gori-gorian dator. Eta guztien artean proposamen bik bereziki berotzen gaituzte.

bertsoarabatxap06Neff2006

Ez dago batere gaizki. Udaberriak gauza on hauek ditu: fraka motzak, gonak, tirantedun kamisetak… eta begiak alaitzen dituzten beste zenbait gauza. Neff eta Arabako Txapelketa horren adibide argia dira. Ahal beste goza dezazuela!.

CORTADA05′

2005, November 26

Ez da gurean laburrak ikusteko aukera handirik egoten. Baztertutako formatua da, zinearen “anaia pobrea”. Datorren astea zorioneko salbuespen hoietako bat da Cortada jaialdiaren X. edizioa hasiko baita. (more…)

WORLD PRESS PHOTO. Errealitate Zatiak

2005, November 21

freefoto.comUrtero gertatzen zait. Auzazko egun batez Abendua hurbil dagoela deskubritzen dut, horrela, bapatean. Eta izutu egiten naiz, Urtarrila izeneko hilabete bati beste bat gehitu zaiolako, eta bi hauei hirugarren bat… eta ohartzerako 12 laguneko koadrila osatu dutelako, isil-isilik, inori baimenik eskatu gabe eta abisu barik, ia traizioz esango nuke.

Eta orduan, nire burua tipo ikasi eta kulturzaletzat dudanez, denbora alferrik galtzen ez duen tipo interesgarri horietako bat, emergentziazko auto-self-ausnarketa-reflexion etiko-filosofiko sakonetan hasten naiz. Beti. (more…)

ArtFutura XVI.Edizioa

2005, October 24

Errealitate birtuala, bizi artifiziala eta sare informatikoak bezalako fenomenoen inplikazio sozial, kultural eta artistikoei eskainitako foro garrantzitsuena bilakatu den… (more…)

Anima zaitezte!

Animatu: bizitu, bizia eman, alaitu; girotu; animatu (Elhuyar Hizt.)
Anima (tu): 1 barrua gogotsu, adoretsu jarri egintza baterako. 2 barruz erorita, adore gabe zegoena suspertu. Adoretu.
Animazio: iz. Jendearen bizitasuna; jendearen umorezko irakina.(Adorez Hizt.)

Mugitu, mugitu
Bizirik zaude
Anima zaitez
” kantatzen zuen duela ez hainbeste Ferminek.

Animaturik egon, bizirik egon. Zeinen gauza ederra animazioa! Ostiral hontan nazioarteko animazio laburrak, Animazioaren Nazioarteko IV eguna dela eta.

Porroak eta lubakiak

2005, October 3

Zinemara joateko proposamen bi datozen egunetarako

mari
Aspaldi hontan arraro xamar dabil. Haserre ateratzen da etxetik baina bueltatzen denean hortxe darama, disimulatu ezinik, irrifarre lelo hori. Gainera begiak gorrituak izaten ditu. “Tabernako kea” dela esaten dizu, baina berak ez duela erretzen. “Lagun batzuk bai”, baina berak ezetz dio irria disimulatu ezinik.

Ireki itzazu begiak, ez zaitez inuzentea izan: zure amak marihuana, haxixa, erretzen du!. “Porroak”, bere adinekoek esaten duten bezala. (more…)

Beraiei esker, inoiz baino biziago

2005, September 22

Zinema Dokumentalaren III. Erakustaldia “Kulturen Artean”

Hiriaren erretratuari koloreak gehitu dizkiote. Ohitura, irri, negozio, proiektu, jolas, jaki eta hizkuntza berriak ekarri dituzte. Amets eta ilusioak beraiekin datoz. Beraiei esker ere dira gure kaleak apur bat gazteagoak. Etorkinak dira, gasteiztar berriak.

(more…)

gz2zirik@euskalnet.net

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here