Heldu dira gabonetako opariak!
Ezin izan dugu itxaron. Ume bihurri baten antzera, Gz2zirik gabonetarako zituen opariak dagoeneko ireki ditugu eta beraiekin jolasten hasi gara.
Zuretzako opariak ere badira irakurle, beraz, ea gustuko dituzun eta ea gu bezain beste disfrutatzen duzun beraiekin saltseatzen.
Zuetako batzuk jadanik ikusiko zenituzten, aste batzuk daramatelako orri nagusiko eskumako zutabean. Bi tresna berri dira:Gz2zirik del.icio.us eta Gz2Argazkiak . Biak interneten aspaldi honetan oihartzun handia izaten ari diren aplikazioak.
Lehenengoa,del. icio. us , aski ezaguna bihurtu den bookmarks edo “faborito”-en gestiorako tresna. Guretzat (besterik erabaki arte behintzat) musika talde Gasteiztarren webguneak zerrendatuko ditu.
Bigarrena argazkiak online biltzeko eta elkartrukatzeko gunea dugu. Flickr -en ospeak gora eta gora jarraitzen duen honetan, guk beste aukera honekin frogatu nahi izan dugu, batipat argazkiei musika gehitzeko aukera ematen duelako. Izan ere, musika taldeen argazkiak beraien abestiekin batera erakustea da gure nahia.
Beraz badakizu, ibili atal berri bietatik, ikusi eta entzun bertan topatuko duzuna (oraingoz ez da asko egia esan) eta eman zuen iritzia: tresna hauei buruz, taldeei buruz… eta batez ere talderen bat, argazkiren bat edo abestiren bat gehitu nahi baduzu ezaiguzu beldurrik gabe ZURETZAKO ATAL BAT ERRESERBATU BAIT DUGU.
Ez ahaztu zuretzako opariak direla!
Gz2zirik




Nor da kolaboratzaile guapo hori? Emango nioke nik gustora merezi duena.
Comment by ¿??¿ — 2005, December 20 @ 3:18 pm