SouthPark-en parean

2005, December 24

Ibaik Gabonak zoriontzen dizkigu betiko umoreibaitxartela
onarekin… eta kriston flash animazio batekin. Efektu berezietan eta puntako teknologian azken urteetan eman diren urrats guztiak minutu erdian konprimituak; sinestezina baina egia.

Ibairen animazioa deskargatzeko sakatu hemen
Flash animazioak ikusteko programa deskargatzeko klikatu hemen

Eskerrik asko eta zorionak Ibai lan honengatik. Eta besteoi zorionak ere Gz2zirik egiten dugunon partez. Ondo pasa eta izan zaitezte txintxoak (nahi izanez gero)!

Heldu dira gabonetako opariak!

2005, December 11

freeFoto_IanBrittonEzin izan dugu itxaron. Ume bihurri baten antzera, Gz2zirik gabonetarako zituen opariak dagoeneko ireki ditugu eta beraiekin jolasten hasi gara.
Zuretzako opariak ere badira irakurle, beraz, ea gustuko dituzun eta ea gu bezain beste disfrutatzen duzun beraiekin saltseatzen.

(more…)

HIRIKO TAUPADAK ::: Abendua

2005, December 7


Abenduan elurra, Olentzero, afariekin topo egiteraino luzatzen diren bazkariak… eta gehiago…

(zerbait ahaztu zaigula? idatzi eta gehitu egingo dugu!)
(more…)

PARRAL: 10 urte edari eta kultura artean

2005, December 1

Parral Tabernak 10 urte bete ditu, eta tarte horretan bazkari begetariano ugari, musika asko eta hordigarri gehiago eskaini dizkigu gasteiztarroi.
Garagardoa
Denbora horretan baina, beste zerbaitek bihurtu du berezi : astero- astero, ia etenik gabe, bere kultura programazioari leial mantendu zaio eta gutako askori antzerki eta zuzeneko musika egarria asetzeko aukera eman digu. Edaria + kultura. Horixe taberna honen arrakastaren formula.

Eta, nola ez, urtebetetze berezi hau behar bezala ospatzeko 3 egun ekintza interesgarriz bete dituzte. Atzo hasi ziren, kontzertu akustiko batekin, gaur The Solanos eta Sagarroi taldeek joko dute eta bihar, ostirala, ordu berean beste kontzertu bat prestatu dute.

Zorionak Parral!

gz2zirik@euskalnet.net

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here