CORTADA05′
Ez da gurean laburrak ikusteko aukera handirik egoten. Baztertutako formatua da, zinearen “anaia pobrea”. Datorren astea zorioneko salbuespen hoietako bat da Cortada jaialdiaren X. edizioa hasiko baita.
Bizikletek A-8tik ibiltzea debekatuta duten bezala, laburrek (komertzionaltasunaren debekua ezarrita) ezinezkoa dute distribuzioaren autobideetatik igarotzea; nekez ikus daitezke film laburrak zinema areto nagusietan proiektaturik.

Baina gauza jakina da paisaia ederrenak bidezidor txiki eta lokaztuen amaieran ikusten direla. Asfalto gris eta monotonotik haratago, mendiaren puntan. Horregatik dira horren erakargarriak laburrak, istorio bereziak begirada bereziekin deskubritzeko aukera ematen digutelako. Noizean behin gure ikusle birika kutsatuak aire ahokada garbi batez betetzen dizkigutelako. Horregatik disfrutatzen dugu hainbeste lan hauetako batzuekin. Irudi eta mezu mediatiko kontsumitzaile gisa definitzen gaituen zekentasun kognitiboa gainditzera behartzen gaituztelako. Proposamen estetiko, formal eta narratibo desberdinak murtxikatzeko esfortzu horren osteko sariak bereziki kitzikatzen dituelako gure burmuinak.
Mendian gora habiatu eta punturik gorenean, oraindik arnasestuka, paisaiaz gozatzen duen txirrindularia bezala.
CORTADA 05′: azaroaren 28tik abenduaren 1a arte Guridietan. Egunero sesio bikoitza egongo da, 20:00etan lehena eta 22.30etan bigarrena. Sarrerak 2€. Ikusleek Fant-Cortada Saria emango dute (Fantaziazko eta Animaziozko labur onenari). Botoa ematen dutenen artean opariak zozketatuko dira. Gainera, X. edizioa ospatzeko, ekitaldi berezi bat antolatuko da eta Nacho Vigalondoren azken laburra estreinatuko da.
Egitaraua hemen
Cortada Neff Jaialdia-ren barnean antolatzen da.


