SOINU BIZIAK GASTEIZEN
Benetan bi talde gomendagarri, batetik Soulbreaker Company eta bestetik Ortophonk, Azkena aretoan bildu zirenak pasa den azaroaren hamaikan, arabako egunkari baten lehenengo urteurrena ospatzeko.
Lehenengo taldea, Soulbreaker, sei kidez osatutako rock talde gaztea dugu;
bateria (Andoni), bi gitarra (Asier eta Danni), baxua (Maki), teklatua (Txiki), eta abeslaria (Jony). Azkenaldi honetan hainbat kontzertu eskaini dituzte eta ez bakarrik Gasteizen, besteak beste Gipuzkoako hiriburua ere bisitatu baitute. Gabonak hurbiltzen ari direla kontutan hartzekoa da talde honen lehenengo lana, urteberrirako argitaratzea espero baita.
Bigarren taldeak ere, Ortophonek, lan berria laster argitaratzeko nahia luzatu zigun, urtarrilerako alegia. Jakina denez diska honetan funky estiloa entzun ahal izango da eta erritmo hauekin Azkenako publikoa mugiarazi zuen: egia esateko ez ginen minutu bat ere azpertu.
Musika zaleok espero dugu egunkari honen urteurren guztietan horren kalitate handiko talde Gasteiztarrak ikusteko aukera ematea eta hemendik bi talde hauetaz gozatzera animatzen zaituztet.
Eneko.A


