Liburu Askeak

2005, November 8

logo_bookcrossing Willy izan genuen aintzindari (Willy, bale astun hura, ez nahaztu liburuetako Wally (1) (2) jatorrarekin, begiak galtzeraino bilatu behar zen gizontxo betaurrekoduna). Lorategietako Ipotxak etorri ziren gero, basoetara bueltatzeko exodo subrealistarekin. Azkenaldian kataluniarrak dira berea (parte bat bai, behintzat) aldarrikatzen dabiltzanak eta ederra antolatu dena.

Denek amesten dugun kimera baina ausartek bakarrik bilatzen duten harribitxia da eta, azkenean, zorioneko aukeratu bakan batzuk baino ez dira ailegatuko benetan berataz disfrutatzera.

Gasteizko Liburuen ordua heldu da orain:

A suntoa sinplea da: etxeko apalean ahaztuta duzun liburuetako bat kalera atera eta bertan utzi, beste pertsona batzuk irakurri eta disfrutatu dezaten.

S inistu hala ez, burutazioak arrakasta izan du eta hainbat herritan jadanik, zuhaitz, metroko eserleku, taberna eta zakarrontzietan aurkitu daitezke askatutako liburuak.

K aletik zoaz eta liburu bat topatzen duzu. Ez du inork ahaztu, ez du inork galdu. Zuretzako utzi du norbaitek hor. Edo hobe esanda, liburu hori zure zain liburu_apalazegoen eta topatu zaitu. Etxera eraman, irakurri, liburuarekin gozatu… eta berriro kalera bueltatu.

A merikarrak dira, nola ez, guzti honetan aintzindari. Aspaldi (2001ean) hasi ziren honekin eta Bookcrossing deitu zioten.

T a orain Gasteizera heldu da.

A rriagako parkea ez da Central Park eta gure tranbia (inoiz izatekotan) ez da New York-eko “tube”-a izango. Bost axola, hemen ere igual-igual gozatuko dugu liburu askeekin.

S eiehun ale jarriko dira hasiera batean zirkulazioan, euskeraz eta gaztelaniaz.

U daletxea, Abac liburu denda, Eroski eta El Boulevard merkatal zentroa dira ekimena martxan jarri dutenak. Hasieran hiriko puntu jakin batzutan baino ez dira liburuak topatuko (gizartetxeetan, adib.).

N olanahi ere, istorio guzti honek ez du benetako zentzurik izango liburuek “bizitza” espontaneoki lortzen dutenerarte, gasteiztarrok apaletako liburuetako batzuk libre uzten ditugun arte. Lortuko al dugu, hemendik denbora batera, hiriko edozein txokotan liburu aske bat topatzea?

A maitzeko hortxe duzue ezin egokiago bezain eder den André Gide-ren aipu bat. Liburuak aska ditzagun eta hurrengoan, heurek topatuko gaituzte gu:

“Liburu jakin batzuen aurrean, zera galdetzen diozu zure buruari: ¿nork irakurriko ote ditu? Eta pertsona jakin batzuen aurrean zera galdetzen diozu zure buruari: zer irakurriko ote dute? Azkenean, liburuek eta pertsonek elkar topatzen dute”
Gide, André

Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://gz2zirik.blogsome.com/2005/11/08/liburu-askeak/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


gz2zirik@euskalnet.net

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here