CORTADA05′
Ez da gurean laburrak ikusteko aukera handirik egoten. Baztertutako formatua da, zinearen “anaia pobrea”. Datorren astea zorioneko salbuespen hoietako bat da Cortada jaialdiaren X. edizioa hasiko baita. (more…)
Ez da gurean laburrak ikusteko aukera handirik egoten. Baztertutako formatua da, zinearen “anaia pobrea”. Datorren astea zorioneko salbuespen hoietako bat da Cortada jaialdiaren X. edizioa hasiko baita. (more…)
Urtero gertatzen zait. Auzazko egun batez Abendua hurbil dagoela deskubritzen dut, horrela, bapatean. Eta izutu egiten naiz, Urtarrila izeneko hilabete bati beste bat gehitu zaiolako, eta bi hauei hirugarren bat… eta ohartzerako 12 laguneko koadrila osatu dutelako, isil-isilik, inori baimenik eskatu gabe eta abisu barik, ia traizioz esango nuke.
Eta orduan, nire burua tipo ikasi eta kulturzaletzat dudanez, denbora alferrik galtzen ez duen tipo interesgarri horietako bat, emergentziazko auto-self-ausnarketa-reflexion etiko-filosofiko sakonetan hasten naiz. Beti. (more…)
Benetan bi talde gomendagarri, batetik Soulbreaker Company eta bestetik Ortophonk, Azkena aretoan bildu zirenak pasa den azaroaren hamaikan, arabako egunkari baten lehenengo urteurrena ospatzeko.
Lehenengo taldea, Soulbreaker, sei kidez osatutako rock talde gaztea dugu;
bateria (Andoni), bi gitarra (Asier eta Danni), baxua (Maki), teklatua (Txiki), eta abeslaria (Jony). Azkenaldi honetan hainbat kontzertu eskaini dituzte eta ez bakarrik Gasteizen, besteak beste Gipuzkoako hiriburua ere bisitatu baitute. Gabonak hurbiltzen ari direla kontutan hartzekoa da talde honen lehenengo lana, urteberrirako argitaratzea espero baita.
Bigarren taldeak ere, Ortophonek, lan berria laster argitaratzeko nahia luzatu zigun, urtarrilerako alegia. Jakina denez diska honetan funky estiloa entzun ahal izango da eta erritmo hauekin Azkenako publikoa mugiarazi zuen: egia esateko ez ginen minutu bat ere azpertu.
Musika zaleok espero dugu egunkari honen urteurren guztietan horren kalitate handiko talde Gasteiztarrak ikusteko aukera ematea eta hemendik bi talde hauetaz gozatzera animatzen zaituztet.
Igande hontan, Azaroak 13, Gasteizek Txapelketa
Nagusiko bigarren finalaurrea hartuko du. Euskal Herriko bertsolari honenetako batzuk Mendizorrotzan izango dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hori dela eta Iñaki Viñaspre bertsolari gasteiztarrarekin izan gara, txapelketaz eta hirian bertsoak bizi duen egoeraz solasteko.
(ENTZUN atalean entzungai duzue Gasteiz Podcast Bizirik-eko 3.Saioa, Iñakiren elkarrizketarekin eta bertsoekin) (more…)
Willy izan genuen aintzindari (Willy, bale astun hura, ez nahaztu liburuetako Wally (1) (2) jatorrarekin, begiak galtzeraino bilatu behar zen gizontxo betaurrekoduna). Lorategietako Ipotxak etorri ziren gero, basoetara bueltatzeko exodo subrealistarekin. Azkenaldian kataluniarrak dira berea (parte bat bai, behintzat) aldarrikatzen dabiltzanak eta ederra antolatu dena.
Denek amesten dugun kimera baina ausartek bakarrik bilatzen duten harribitxia da eta, azkenean, zorioneko aukeratu bakan batzuk baino ez dira ailegatuko benetan berataz disfrutatzera.
Gasteizko Liburuen ordua heldu da orain: (more…)
Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here