Indarberriturik
Egun batzuk, itxuraz, geldirik egon ostean berriro dator Gz2Zirik proiektua indarberriturik. Itxuraz diogu proiektua ez delako geldirik egon une bat bera ere: denbora honetan izkutuko urratsak eman ditugu, ideiak eta
kolaboratzaileak biltzen ibili gara eta proposamen berrietan lanean hasi gara. Aurki guzti horren emaitza erakusgarri egongo da.
Hasteko Gz2Zirik-en Entzun atala estreinatu dugu. Oraindik garapen fase batean dago (garapen fase = oraindik ez dago ganorako ezer eginda) baina hurrengo asterako martxan izango dugu.
Bere helburu nagusia Gz2Zirik-en agertutako taldeen abestiak mp3 formatuan erakustea izango da baina bestelako soinu dokumentu interesgarriek ere lekua izango dute.
Gasteiz Bizirik dagoela jakin edo kontatu nahi baduzu, hauxe da zure webgunea!


