Hiriko Taupadak::: Urr-08 / Urr-16

Bero-bero, labetik atera berriak, hona hemen datozen egunetarako proposamen musikal batzuk:
Dana. Mikel Urdangarin Azkena aretoan
Datorren asteazkenean, hilak 12, bakarlari zornotzarrak bere azkeneko lana aurkeztuko du Gasteizen. Gaueko 21:00 etan izango da eta sarrerek 10-12€ balio dute. Lan hurbila, beroa eta ausarta dela irakurri dugu, Urdangarinen ibilbide musikal zabalean topatu dezakegun lanik emankor eta indartsuenetakoa. Ez da gauza makala, baldin eta benetan horrela bada: irrikitan gaude kontzertura zoaztenen iritziak irakurtzeko.
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
GGGM + Xasta + Marty Mcfly. Gauekoak
Ez dakizu nor diren? Ez dakizu zein musika mota jotzen duten? Idea putorik ez beraien letrak esaten dutenaz? Guk ere ez. Baina talde guztiekin hori gertatzen da; guztiz ezezagunak dira norbaitek deskubritu artean eta orduan, hori gertatzen denean, galdera guztiak bakarrean biltzen dira: Zergatik ez nituen nik ezagutzen maisu hauek? Urriak 14, ostirala, egun aproposa izan daiteke sorpresa atsegin bat jasotzeko 22:30etatik aurrera Aldabe Gizarte Etxera hurbilduz gero.
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

The DT’s + Los Paniks + The Magnetix. HellDorado
Larunbaterako HellDorado elkarteak kontzertu hirukoitza programatu du The Magnetix frantsesekin, The Paniks barakaldotarrekin eta Seattle-eko The DT’s-ekin.



