Berri Txarrak. Kontzertua

2005, October 25

portada btxarrak

Diska berria dute, Jaio Musika Hil. Beraien bostgarrena. Hirukote moduan egin duten lehenengoa. Lekunberrin grabatu eta AEBetan ekoitzi dute. Kontzertuak Amerikan, Europan eta Euskal Herri osoan eman dituzte. Eurek ere onartzen dute ez zutela horrelakorik espero. Zalantza barik momentuko euskal taldea da.

Ostiralean Azkena aretoan.

(Hala Bedi Irratian egin dieten elkarrizketa entzun nahi baduzu, hemen sakatu: ENTZUN

ArtFutura XVI.Edizioa

2005, October 24

Errealitate birtuala, bizi artifiziala eta sare informatikoak bezalako fenomenoen inplikazio sozial, kultural eta artistikoei eskainitako foro garrantzitsuena bilakatu den… (more…)

Anima zaitezte!

Animatu: bizitu, bizia eman, alaitu; girotu; animatu (Elhuyar Hizt.)
Anima (tu): 1 barrua gogotsu, adoretsu jarri egintza baterako. 2 barruz erorita, adore gabe zegoena suspertu. Adoretu.
Animazio: iz. Jendearen bizitasuna; jendearen umorezko irakina.(Adorez Hizt.)

Mugitu, mugitu
Bizirik zaude
Anima zaitez
” kantatzen zuen duela ez hainbeste Ferminek.

Animaturik egon, bizirik egon. Zeinen gauza ederra animazioa! Ostiral hontan nazioarteko animazio laburrak, Animazioaren Nazioarteko IV eguna dela eta.

Indarberriturik

2005, October 23

Egun batzuk, itxuraz, geldirik egon ostean berriro dator Gz2Zirik proiektua indarberriturik. Itxuraz diogu proiektua ez delako geldirik egon une bat bera ere: denbora honetan izkutuko urratsak eman ditugu, ideiak eta
kolaboratzaileak biltzen ibili gara eta proposamen berrietan lanean hasi gara. Aurki guzti horren emaitza erakusgarri egongo da.

Hasteko Gz2Zirik-en Entzun atala estreinatu dugu. Oraindik garapen fase batean dago (garapen fase = oraindik ez dago ganorako ezer eginda) baina hurrengo asterako martxan izango dugu.

Bere helburu nagusia Gz2Zirik-en agertutako taldeen abestiak mp3 formatuan erakustea izango da baina bestelako soinu dokumentu interesgarriek ere lekua izango dute.

Gasteiz Bizirik dagoela jakin edo kontatu nahi baduzu, hauxe da zure webgunea!

Hiriko Taupadak::: Urr-08 / Urr-16

2005, October 8

Bero-bero, labetik atera berriak, hona hemen datozen egunetarako proposamen musikal batzuk: (more…)

Muinoko Etxea Bizirik!

2005, October 5

kartel

Datorren larunbatean, Urriaren 8an, Gaztetxeak bere Eguna ospatzen du. Hamaika gauza antolatu dituzte Iratxoek muinoko etxea inoiz baino biziago dagoela hiri guztiari argi uzteko. Beldur gara batzuk, hala ere, ezentzunarenak egiten jarraituko ez ote duten.
(more…)

Porroak eta lubakiak

2005, October 3

Zinemara joateko proposamen bi datozen egunetarako

mari
Aspaldi hontan arraro xamar dabil. Haserre ateratzen da etxetik baina bueltatzen denean hortxe darama, disimulatu ezinik, irrifarre lelo hori. Gainera begiak gorrituak izaten ditu. “Tabernako kea” dela esaten dizu, baina berak ez duela erretzen. “Lagun batzuk bai”, baina berak ezetz dio irria disimulatu ezinik.

Ireki itzazu begiak, ez zaitez inuzentea izan: zure amak marihuana, haxixa, erretzen du!. “Porroak”, bere adinekoek esaten duten bezala. (more…)

… eta nik kometa nuen maite.

2005, October 2

Zenbat eta zenbat gauza uzten diogu egiteari heldu bilakatutakoan. Haur gineneko zenbat plazer txiki galtzen ditugun arrazoi barik. Zenbat.

Orain, denborak ematen duen perspektiba berritik so eginez, ulergaitza iruditzen zait aro zoriontsu hura eta berarekin erlaziorik txikiena zuen guztia betiko lurperatzeko grina hori. Ezin ulertu haurtzaroari haginkadaka bere altxorrik preziatuenak kentzeko gose hura.

(more…)

gz2zirik@euskalnet.net

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here