Hiriko Taupadak ::: Ira-28 / Urr-06
-Hartu arnas sakon eta bota airea lasai.
-Esan zazu 33.
Estetoskopioak somatu du zeozer, baina oraindik ez dakigu taupadak diren edo Frantzia kalea (hamaikagarrenez) atontzen duten mailuen kolpeak. Zuek zer uste duzue?
- The Ubuntu Experience. Hizketaldia.
Software Librearen maisuetako bat eta bigarren turista espaziala aurrez aurre eukitzeko aukera.
Non: Eraikin Nagusia - Arabako Teknologi Parkea - Miñao
Noiz: 2005/10/06
Ordua: 12:00etatik 13:30etara
Info gehiago hemen.
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

-
Zelig. Ikusentzunezkoa.
“Maitatu Zinema” zikloaren barruan, Guridi zinemetara hurbiltzen zaretenak Woody Allen-en dokumental faltsu honetaz gozatzeko aukera izango duzue. Maisulana gehienentzat, Allenen honena askorentzat. Zuretzat?
Non: Guridi Zinemak
Noiz: Irailak 29, osteguna
Ordua: 20:00etan
Prezioa: 3€
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
-
Funky Tranky Band. Musika
Hiriko txokorik kuttunenetako bat, garagardo bat eskuan, terraza batean eserita udazkeneko azken argi izpiekin gozatzen… eta zuzeneko musika honenarekin. Ummm…! Ametsa dirudi. Ostegun hontan beste aukera bat duzu.
Non: Montehermoson, Fray Zacarias Matinez 2
Noiz: Irailak 29, osteguna
Ordua: 20:00 etan
Beste: “Ostegunak Zuzenean” kontzertu zikloa abenduaren 22rarte luzatzen da. Sarrera doan.
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
-
XVIII. Ikusentzunezko Erakusketa. Ikusentzunezkoa
Bai, badakigu erakusketa Bilbon dela. Eta badakigu blog hau Gasteizko ekintzekin betetzen dela… Ez, ez dugu esan nahi Gasteiz Bilboko auzune berria denik… Zein den orduan EHUk eta BBVAk antolatzen duten erakusketa hau hemen agertzeko arrazoia? Bada, gure informatzaile ugarietako batek gasteiztar bideo-sortzaile baten presentziaz ohartarazi digulako:
Paul Urkijo gasteiztarrak bere lana BBVAk Bilbon duen erakusketa aretoan erakutsiko du, beste 11 bideoinstalazio eta eta 40 programazio bideografikoekin batera. Urkijo hainbat lehiaketetan parte hartua da bere bideoekin eta jakin dugunez, orain fikziozko labur baten azken fasean dabil lanean. Hurbiletik jarraitu beharko dugu aurrerantzean gazte honen lana.
Non: BBVAko erakusketa aretoa, Bilbo
Noiz: Irailak 29, osteguna (inaugurazioa)
Ordua: 20:00


