Zabaldu da zurrumurrua

2005, September 22

buruko txikia

Hasi da. Dagoeneko ez dago inor geldituko duenik. Baten batek zabaldu du euskal globosferan (euskal blogosferan hobe esanda) Gasteizen bizia dagoenaren berria. Gorbeia puntatik maldan behera botatako elur-bola erraldoi baten gisa, zurrumurrua hiriraino heldu da eta bere zutabeak gogor astindu ditu.

Santa Maria katedrale puntatik Abetxukoko etxerik urruneneraino, guzti guztien ahotan dabilen kontua da: “Gasteiz bizirik dago, edo hori baieztatzen dute behintzat sareko txoko galdu batetik”.

“Jesus, Maria eta Jose!”-esanez hartu du batek baino gehiagok berria. “Bizia topatu dute, non eta Gasteizen, ene… nora ailegatuko garen!- beste askok harriduraren harriduraz. Ofiziala ez den arren, guk jakin badakigu baten batzuk poztu ere egin direla deskubrimendu sinestezin honen publikazioarekin: “Gora Gz2zirik!, Gora hiriaren taupada eta arnas diren ekimenak!”- bezalako oihu intsurgenteak entzuten dira Vitoriako lumpem-ari ostatu ematen dioten kale ilunetan barrena.

Saiatu gara ezkutuan mantentzen baina ezinezko bihurtu da. Komunikabideen, erakunde ofizialen eta gizarte beraren jakinmin masiboak erantzun baten beharra argi utzi du:

Bai, ofiziala egiten dugu. Blog honek ez soilik proposatu, baieztatu, ziurtatu eta exijitu egiten du “Gasteiz Hiri Bizia” bezala onartua izatea. Eta ideia horren atzetik, apurka- apurka, hementxe bertan, Gz2zirik leloaren azpian, hiriaren gorabehera eta ekimen desberdinen berri emango dugu: musika talde berriak, kontzertuak, erakustaldiak, jatetxeak, ikus-entzunezkoak…denek izango dute bere txokoa blog honetan.

Bere edukiek, denborak eta batez ere zuen iritziek esango digute azkenean arrazoia dugun edo ez. Egun hori heldu bitartean, guk geureari eutsiko diogu: Gasteiz bizirik dago!

Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://gz2zirik.blogsome.com/2005/09/22/zabaldu-da-zurrumurrua/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


gz2zirik@euskalnet.net

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here