Eup, ikusi duzue ezta? Gz2zirik-en itxura goitik behera aldatzea erabaki dugu. Aurreko estiloak blogaren irakurgarritasuna oztopatzen zuela iruditzen zitzaigun eta azpaldi genuen lifting hau egiteko gogoa.
Zer iruditzen zaizue? Irabazi ala galdu eginten du blogak estilo berriarekin? Gu pozik geratu gara baina zuen iritzia jakin nahi dugu.
Edukietan ere bada aldaketaren bat. Gz2Wiki atala estreinatu dugu. Gasteizko kultur agenda denon artean osatzeko tresna da Gz2Wiki. Ekintzaren baten berri emateko, jendearekin harremanetan jartzeko, proposamenak egiteko…
Oraindik ez gara bete-betean berarekin lanean hasiko, baina hortxe utzi dugu, … norbaitek ekarpenen bat egiten hasi nahiko balu aurrera!
Gainontzean, hemendik Maiatza amaierararte txoko honetan mugimendu gutxi izango dela aurreratzen dugu. Ez hirian gauza gutxi gertatuko direlako baina, tamalez, beste zenbait proiektutan buru-belarri lanean egongo garelako eta ezin izango diogulako blogari behar duen denbora eskaini. Oooh!
Bitartean, ondo segi, gozatu hiriaz, ta edozein kontzertutan topo egin arte,
geroarte!